domingo, 23 de agosto de 2009

Euliaren Bizitza Sekretua


Gure munduan, izadian, hamaika animalia daude. Batzuk interesgarriak dira, beste batzuek nazkagarriak; baina haien artean gehienek zientzilarien jakinmina esnatu dute. Eta, jakinmina esnatu ez dutenak? Zer gertatzen da horiekin?

Gure inguruan, oso hurbil, batzuetan gehiegi, ezezagun horietako bat daukagu. Eulia. Bai lagun, eulia, nahiz eta oso hurbil egon, ezezagun hutsa da. Horregatik bere munduan sartu nahi dut, bere misterioak argitzeko. Zatoz nirekin, Euliaren Bizitza Sekretua ezagutzera.

Bururatzen zaidan lehenengo galdera hau da: zergatik daude hemen?

Teoria polit beten arabera, izaki bizidun guztiek funtzio bat betetzen dute izadian. Bada teoria hau egia izango balitz, gure mundua ezin erosoagoa izango litzateke, eta agian euliak desargetuko ziren. Zeren eta euliek betetzen duten funtzio bakarra zirikitzea da, eta ez nago ziur hori funtzioa den.

Baina beno, hemen daude, gurekin, beti gurekin, beraz zergatia jakin ez arren, beste galdera bat bururatzen zait. Zer daukagu gure azalean haiek erakartzeko?

Hau oso interesgarria da. Zientzilari askok eltxoen bizitza ikertu dute, beraien lehengusuak. Eta orain, XXI. mendean, badakigu eltxoarentzat hain erakargarriak izatearen zergatia.

Baina, euliarentzat? Eta, zergatik itzultzen dira? Nahiz eta izutzen ditugun, gure asmoa okerrena izan arren, beti itzultzen dira. Agian, zerbait goxoa daukagu gure azalean, eta horregatik itzultzen dira; hala ere, izerdia baino ez daukagu bertan, eta ezin da hain goxoa izan. Ez daukago ideaiarik...

Azkenean beste teoria bat aitortu behar dugu. Nik neuk ezin dut sinetsi; baina, nahiz eta gorrototzen ditugun, ekaso euliak maite gaituzte? Auskalo.

No hay comentarios:

Publicar un comentario